Skip to main content

EAJ eta PSE-EE prest koalizio gobernua osatzeko

Politika

EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa lortuko dute berriro Eusko Legebiltzarrean, eta orain bi hilabete inguruko negoziazioak hasiko dituzte bien artean Eusko Jaurlaritza banatzeko. Bientzat “logikoena eta normalena” da azken urteetako koalizioari jarraipena ematea.

Ortuzarren ustez, garrantzitsuena "bi hauteskunde programak uztartzea" da, gobernu programa bakarra osatzeko. PSE-EEren programa "gidari" izango duen gobernu akordio bat nahi du Anduezak. Gaineratu du Jaurlaritzan "presentzia handia" izan beharko dutela sozialistek.