Sakonean

Kim eta Simonides komikigileak omendu ditu Getxoko XIX. Komiki Azokak

Getxoko 19. Komiki Azoka antolatu da asteburu honetan. 40 erakustoki izan ditu eta mahai-inguruak, hitzaldiak eta bederatzigarren artearen inguruko hainbat jarduera hartu ditu. Ohi denez, Azokan hainbat artista izan dira, ekintza eta sinaduren txandetan parte hartzeko. Horien artean, eskarmentu handiko Kim (Joaquim Aubert) eta Simonides (Ernesto Murillo) komikigileak izan dira.

Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskuduntza lortu du

Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskuduntza lortu du gaur. Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, "egun historikotzat" hartu du gaurkoa: "Berrogei urte geroago Gernikako Estatutuaren eskumen garrantzitsu bat gauzatu da".

Espetxe eskumenaren harira, Larraitz Ugarte abokatuarekin izan gara, eta espetxe-sistemak nolakoa izan beharko lukeen azaldu digu.

Martxan da 'Biribilko', Bilboko dendak "euskal gune" bihurtzeko ekimena

Ireki da Bilboko merkataritzan euskararen normalizazioa sustatzeko Biribilko ekimenean parte hartzeko epea. Programa horren bidez, Bilboko Udalak euskara ikasteko aukera ematen die merkatariei, eta helburua berezoekin euskararen erabilera sustatzea da.

Bilboko merkatariek argi dute euskara ikastea oso garrantzitsua dela, eta nabarmendu dute gero eta bezero gehiagok egiten dutela euskaraz.

EHko Neska* Gazteak: “Borroka feminista kolektiboki garatu behar dugu”

EHko Neska* Gazteak mugimenduak xoko ezberdinetako talde feministen sarea ehundu du. Izan ere, herri bakoitzak erronka, dinamika edo arazo ezberdinak izan arren, talde feministek helburu komunak dituzte. Hau da, neska gazteak subjektu politiko bezala ezaugarritzea eta neskek dituzten zapalkuntzak mahaingaineratzea.

Hurrengo asteburuan, urriaren 9an eta 10ean, Baterajotzea egingo dute Elizondon (Nafarroa), ‘Mugimenduan gaude, Lurrikara gara’ lelopean. Topaketetan Arabako, Bizkaiko, Nafarroako eta Gipuzkoako neska gazteen iritziak eta borroka erak komunean jarriko dituzte.
hamaika telebista

Image