Skip to main content

Korrika ahizpak, hizkuntza gutxiagotuak saretzeko ekimenak

Sakonean

Apirilaren 30etik maiatzaren 5era La Passemen hirugarren edizioa, egin dute, okzitanieraren aldeko 'Korrika'. Gaskoinian barrena, egunez zein gauez ibili dira, lekuko bat eskuan, mezua barruan, Tarbatik Lo Monteraino. 1.100 km egin dituzte orotara. 920. kilometroan AEK-k hartu zuen lekukoa Capbretonen. Korrikako koordinatzaile Ane Elordik hizkuntza gutxiagotuen sare bat antolatzea beharrezkotzat jo du.