Skip to main content

Noiz hasi ziren lehen aldiz M8a ospatzen?

Minutu batean

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ehun urte baino gehiagoko mugimendu feministen emaitza izan da. 1975ean Nazio Batuen Erakundeak nazioarteko egun izendatu zuen. Euskal Herrian 1977ko martxoaren 8an lehen aldiz egin zituzten M8ko deialdiak. Bilbon egin zuten mobilizaziorik jendetsuena eta 700 emakumetik gora batu ziren 'Munduko emakume danen borrokarekin elkartasuna' lelopean. Gasteizko manifestazioa debekatu egin zuten eta Donostian EAM eta ADM taldeek ekimenak egin zituzten. Hemen minutu batean Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna labur-labur azalduta.