Image

NAFAR AWAY

Gaur 22:00etan Nafar Away Hamaikan!

Gaurko Nafar Away saioan, Araitz Bailara bisitatuko dugu. Araizko Zaporeak elkartearen berri emango digu Maider Agirrebarrenak, eta Peio Goikoetxeak Antsoenea Gaztandegia erakutsiko digu. Juan Gorriti eskultoreak bere etxeko ateak irekiko dizkigu bere artelanak erakusteko, eta amaitzeko, Eneritz Urkolarekin Tximuutxe bilgune feministaren historia eta ekimenak ezagutuko ditugu.

Gaur, 22:00etan, Nafar Away Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean.

Aktualitatea

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image