Skip to main content

Bizkaiko esku hartze sozialeko negoziazioetan izandako atzerapausoak salatu ditu ELAk 'Free Tour' batekin

Ekonomia

Bizkaiko esku hartze sozialeko hamabigarren greba egunean, ELAk, %47ko ordezkaritzarekin, 'Free Tour' bat antolatu du sektoreko erakunde nagusien aurrean (Elkarbanatuz, Lagun Artean, Gizakia, Etorkintza, Agintzari, Bizagarri...). Patronalek negoziazioetan egindako atzerapausoak salatzeaz gainera, instituzio publikoak ere interpelatu dituzte, prekarizazioaren "konplize" izateagatik. Sindikatuak salatu duenez, langileek % 15etik gorako erosahalmena galdu dute. Azaldu dute babes bereziko neurririk ez izateak arriskuan jartzen duela langileen lan osasuna.

Sektore horretan, gaur egun, gizartearentzat funtsezkoak diren hainbat zerbitzu eskaintzen dira, hala nola, adingabeentzako zerbitzuak, etxerik gabeko eta babesgabetasun egoeran dauden pertsonentzako arreta, emakumeentzako zerbitzuak (harrera etxebizitzak, gizarteratzea eta laneratzea...), zerbitzu soziokulturalak edo babesgabetasun egoeran dauden pertsonentzako arreta, besteak beste.