Skip to main content

Hurrengo Geltokia #07: Ainhoa Jungitu

Hurrengo Geltokia

Ahula eta indartsua antonimoak ez direla erakutsi digu gure gaurko gonbidatuak. Kontrara, hauskortasunean aurkitu du gaixotasunari aurre egiteko indarra

Superbotererik izatekotan, aitortu digu iraganera bidaiatuko lukeela. Ez gertatutakoak aldatzeko, baizik eta maite duen jendearekin bizitakoak are modu biziagoan bizitzeko. Azken finean, hori dugu bizitza, bizitzea merezi duen zerbait.

Bizitzako unerik onenean dagoela dio. Esklerosi anizkoitzaz, laguntasunaz, beldurrez eta zoriontasunaz mintzatu zaigu goxo, etxean bezala.

Hurrengo Geltokian: Ainhoa Jungitu.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista