Skip to main content

Eider Gorostidi, ACABE: "Gure gorputza ez badugu onartzen, zergatik onartuko dute gure seme-alabek beraiena?"

Elkarrizketa

2025, ira. 23 - 12:09

Eider Gorostidi ACABE Bizkaiko bozeramailea izan da Hamaikan, Elikadura Joeren Nahasmenduen inguruan hizketan. Zer-nolako gaixotasunak diren, zeintzuk diren arrisku-faktoreak edota sendatze prozesurako eskuragarri dauden baliabide publikoak aipatu ditu, besteak beste.

Gorostidik haurrek egun sare sozialetarako duten sarbideak duen arriskuaz ohartarazi du eta nabarmendu du ospitaleratutako haurren adinak behera egin duela. Hala ere, inguruak bidalitako mezuak ere haurren iruditegian badutela garrantzia adierazi du, hala nola, ikastetxean edota familiari entzuten diotenak: "Askotan, konturatu egiten dira guk gure gorputzak ez ditugula onartzen. Orduan, zergatik onartu behar dute beraiek beraiena?".

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista