Azpiegitura handiko musika ikuskizunen inguruko solasaldia izan da Hamaika Telebistan
Elkarrizketa
2025, ira. 11 - 16:09
Egun, gero eta ohikoagoak dira egitura edota eskala handian irudikatzen diren ikuskizunak, baita Euskal Herrian ere, eta horri buruzko solasaldia izan da Hamaika Telebistan. Bertan, Ainara Ortega musikari eta aktoreak eta Iker Gurrutxaga NAIZ Irratiko kazetariak hartu dute parte.
Izan ere, kontzertuak BEC, Illunbe edota San Mames bezalako espazioetan egiten dira eta BBK Live edota Zeidfest bezalako festibalak ere hor daude. Inguru txikietako musika saretik haratago doa argazkia eta honek aldeko eta aurkako iritziak sorrarazi ditu gizartean.

