Skip to main content

Ilargi: "Doluaren inguruko diskoa da, pop rock estilokoa"

Musika

Koldo Otamendi

2025, abe. 06 - 09:12

'Dolu(s)min' bere disko berria aurkezten ari da Ilargi Durangoko Azokan. Pop rock estiloko lana da, elektronika zantzuekin. Disko fisikoan zortzi kantu eta hiru olerki bildu ditu lezotarrak, guztiak doluaren ingurukoak: "Kantek dolu ezberdinez, dolu prozesuan sortzen diren egoerez eta doluari aurre egiteko babesez hitz egiten dute".

Ahotsenean aurkeztuko du diskoa, eta "ilusio handia" duela dio: "Ikusi nahi dugu zein erreakzio sortzen den publikoarengan kanta horiek zuzenean entzunda". Abenduaren 13an aurkeztuko du diskoa Lezon emanaldi berezi batekin, eta ordutik aurrera, hainbat lekutan aurkeztuko du bere lan berria. 

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista