Skip to main content

Iñaki Iriondo, kazetaria: 'Osakidetzako krisia eliteen arteko krisia da'

Sakonean

Donostiako ESIan piztutako egoeratik harago doa Osakidetzan dagoen krisia. Abenduaren 2tik egon dira Donostia Ospitaleko atarian kontzentratzen, besteak beste, Osakidetzak kargugabetu dituen erietxeko arduradunak berriz har ditzatela eskatzeko eta egoera konpon dezatela exijitzeko. Afera honen erdian, Iñaki Iriondo GARAko kazetariarekin gaia aztertzeko aukera izan dugu eta ‘eliteen arteko krisia’ dirudiela nabarmendu du.