Skip to main content

Karmele Aierbe euskaltzale ataundarra hil da

Minutu batean

Karmele Aierbe euskaltzale ataundarra zendu da, gaixotasun luze baten ondorioz. Ogibidez irakaslea zen baina gaztetatik bere ibilbidea miltantzia politikoarekin uztartu zuen, euskara eta euskalgintza ardatz, borroka eta feminismoari lotuta.

EHE erakundeko koordinatzaile izan zen 80ko hamarkadaren bukaeran eta 1998an HBko mahai nazionaleko kide aukeratua izan zen.

2019an, bere ibilbide politikoari eskainitako omenaldia jaso zuen Ataunen; eta 2021ean, UEMAk ere omenaldia egin zion euskararen alde egindako lan guztiagatik.

Otsailaren 16an egingo zaio azken agurra, 18:30ean, Ataungo San Gregorio auzoko pilotalekuan.