Irailaren 5a, emakume indigenak omentzeko eguna

1983an, Amerikako Erakunde eta Mugimenduen Bigarren Topaketa egin zen Tiahuanakon (Bolivia), eta Emakume Indigenen Nazioarteko Eguna irailaren 5ean izango zela erabaki zuten. Egun hori Bartolina Sisa gerlari aymararen borrokaren omenez aukeratu zuten. Kolonialismoaren aurka borrokatu zuen eta 1782ko egun hartan hil zuten La Pazen (Bolivia).

Emakume Indigenen Nazioarteko Egunaren helburua munduko herri indigenetako emakume guztiei omenaldia egitea eta haien ekintza heroikoak ikusaraztea da.

Ikusi nahieran Klik Batean saioa osorik.

Zerikusia duten artikuluak