Klik batean

All Stories

Suhar Sahara Taldea, @arkkuso eta Ongi Egiten Dugu Iruñekoak Izateko Podcasta

Suhar Sahara herri saharraren aldeko taldeko Olatz Lakarta eta Marina Zuñiga ezagutuko ditugu. Horrez gain, Iruñe Astiz @arkkuso ezagutuko dugu; Twitch plataformari buruz hitz egin dugu berarekin, bera izan baita #3000Twitz proiektuaren bultzatzaileetako bat.

Horrez gain, Ongi Egiten Dugu Iruñekoak Izateko podcastaren berri emango digute Yasmine Khrisek eta Iker Tubiak.

Teatro en la Chacena, gaztez osatutako antzerki amateur taldea

Gaztez osatutako antzerki taldea dela da 'Teatro en la Chacena'ren ezaugarri berezia. Zuzendu izan ezik, dena gazteek egiten dute, aktore eta teknikari lanetan ibiltzeaz gain, jantzitegia, eszenografia... dena haiek egiten dute. Gainera, estatu mailan garrantzitsuak diren Juan Mayorga amateur sariak bitan irabazi dituzte. Karen Errea aktoreak eta Andrea Amorena teknikariak kontatu digute.

Arturo Campion euskaltegia eta 'Periferiaren mugak' dokumentala Klik Batean saioan

Arturo Campion euskaltegiaren 50 urteotako ibilbidea ezagutu dugu Nekane Otamendi eta Xabi Martinez de Lezea bertako bi kiderekin. Horrez gain, 'Periferiaren mugak' dokumentala ekoitzi duten Irati Egibar, Irene Zaldua eta Ekhiñe Aizkorbe elkarrizketatu ditugu. Euskararen hainbat errealitate jaso dute Periferiaren mugak dokumentalean, Euskal Herriko periferietako herrietako euskararen egoera ikertuz. Dokumentala nahieran ikus dezakezu hemen.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image