Arrazakeriaren Aurkako Eguna, 1960ko Sharpevilleko sarraskia gogoan

1966an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Arrazakeriaren Aurkako Egun gisa aldarrikatu zuen martxoren 21a. Izan ere, 1960ko martxoaren 21ean, sekulako sarraskia gertatu zen Sharpevillen (Hegoafrika). Bertako poliziak Apartheidaren aurka protestatzen ari ziren manifestarien aurka egin zuen, eta 69 pertsona beltz hil, eta 180 zauritu zituzten.

1960ko martxoaren 30ean HegoAfrikako Gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen, eta 11.727 pertsona atxilotu zituzten. Herrialdeko ANC eta PAC alderdiak ilegaliuatu zituzten, eta alderdiko buruzagi batzuk ihes egin, edo klandestinitatera jo behar izan zuten.

Zerikusia duten artikuluak