Skip to main content

Lander Garro: “Ez da uztargarria gaixo egon eta espetxean egotea"

Gure begiz

Euskal preso eta haien sareen testigaintzak uztartu dituzte Lander Garrok zuzendutako “Tipularen sehaska kanta” dokumentalean. Helburu argia du Sarek eta Gastibeltzak ekoiztu duten dokumentalak: larriki gaixo dauden presoen errealitatea argitaratzea. Bada, gaitz mental eta fisikoekin espetxean bizitzea zer den erakusten duen ikus entzunezkoaren nondik norako guztiak ezagutze aldera, gurekin izan dugu Lander Garro dokumentalaren zuzendaria.