Skip to main content

Garazi Alvarez, EZK Fest: "Auzolanean sortutako jaialdia izatea ematen dio berezitasun puntu hori"

Kultura

Oihane Irazu Vega

2026-10-26 13:50

Urriaren 31n Santurtzin ospatuko den EZK Fest jaialdiaren inguruan hitz egin dugu Garazi Alvarez antolakuntzako kidearekin. Auzolanean, autogestioan eta komunitatean oinarritutako jaialdia da, eta Ezkerraldean musikaren, kulturaren eta aisialdiaren inguruko erreferente bat sortzeko helburuarekin jaio zen.

Urtez urte, jaialdiak bere lekua egin du, eta gero eta jende gehiagorengana iristea lortu du, Ezkerraldean ez ezik, Euskal Herriko beste txoko batzuetan ere. "Ezkerraldean musika, kultura eta aisialdiaren erreferente bat sortzeko asmoarekin sortu genuen EZK Fest, eta nabaritzen da publiko leiala daukagula. Euskal Herriko beste txoko batzuetatik ere etortzen da jendea", azaldu digu Alvarezek.

Jaialdiaren berezitasunetako bat antolatzeko modua dela nabarmendu du. Izan ere, EZK Fest ez da musika jaialdi hutsa, komunitatearen parte-hartzetik eta elkarlanetik eraikitako egitasmoa baizik. "Auzolanean, autogestioan eta komunitatean sortutako jaialdia da, eta horrek ematen dio berezitasun puntu hori", azpimarratu du.

Aurtengo edizioaren atarian, jaialdiaren ibilbideaz, atzean dagoen lanaz eta urriaren 31rako prestatu dutenaz aritu gara Garazi Alvarezekin.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista