Skip to main content

Joseba Tristan: 'Auzolana ezinbestekoa izan da Nafarroa Oinez aurrera eramateko'

Gure begiz

Nafarroa Oinez ospatu du Lizarrako Ikastolak asteburu honetan. Osasun neurriak dagoeneko malgututa dauden arren, pandemiak nabarmen baldintzatu du aurtengo jaia; formatu txikian antolatu dute, ohiko ibilbiderik gabe eta bi egunetan. Joseba Tristan Lizarrako Ikastolako zuzendariak balorazio positiboa egin du, babesa "handia" izan dela eta "oso maitatuak" sentitu direla baieztatu du. Aurten gainera 50 urte bete ditu Lizarrako ikastolak; "Orain arte oinez egindako ibilbideari erreparatuta, aurrerantzean hegan egin nahi dugu", dio Tristanek.