Skip to main content

Ima Garrastatxu: "Erabakia herriarena izango da, eta hori da garrantzitsuena"

Gure begiz

Ima Garrastatxu Durangoko alkatea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Durangoko historian egingo den lehen herri galdeketarako hamar egun falta direnean, galdeketaren nondik norakoak eman ditu Garrastatxuk. Nabarmendu duenez, indarrean dagoen proiektua gelditzea, edo beste proiektu bat denon artean egitea erabakiko da, eta azpimarratu du garrantzitsuena dela herritarren erabakia izango dela.

Plateruena antzokiaz galdetuta, azaldu du prozesu parte hartzaile bat jarri dutela abian, "Durangok, Durangaldeak eta Euskal Herriak zer behar duen ikusteko". Gaineratu du urtea amaitu baino lehen Plateruena berriz irekita egotea "espero" duela.