Skip to main content

Igor Mera (ESK): "Ez dugu ulertzen txertoen produkzioa enpresa pribatuen esku uztea"

Gure begiz

Igor Mera ESK sindikatuko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Azken asteetan Basurto eta Santa Marinako ospitaleetako buruek egindako protokolo hausteak izan ditu hizpide, Gotzone Sagardui sailburuaren dimisioa eskatuz eta kasua epaitegietara eramango dutela azalduz: "langileen osasun eskubidearen urraketaren markoan jarriko dugu salaketa". "Badirudi pandema honek ez duela etenik", dio Merak, eta arlo soziosanitariokok langileek paraitzen ari diren "zama" eta "haserrea" nabarmendu ditu. Haserre hori dator osasun eta zaintza publikoa indartzeko "Gobernutik ezer gutxi egin delako". Bestalde, maila orokorrago batean txertoekin gertatzen ari diren arazoei begira, "ez dugu ulertzen txertoen produkzioa enpresa pribatuen esku uztea", diru publikoarekin lortutako emaitzak "patentatu" dituztela eta Gobernuekin "nahieran" jolasten ari direla salatu du.