Skip to main content

Iñigo Aduriz: 'PPn gertatutakoak guztiz baldintzatuko du eszenatoki politikoa'

Gure begiz

Iñigo Aduriz kazetariak eman ditu azken egunetan PP alderdiaren baitan jazotako gatazkaren gakoak. Genovak Ayusoren aurkako espedientea ixtea erabaki du argudioak ontzat emanda. Ayuso "paradoxikoki indartuta atera" dela dio, eskuineko hedabideen errelatoari erreparatuta.

Azken egunetan gertautakoak Estatu mailako politika "guztiz baldintzatuko" duela baieztatu du Adurizek; era batera edo bestera PPri gertatutakoa "oroitarazi" egingo diotelako Kongresuan. Bestalde, Sanchezek hartuko dituen erabakietan ere ondorioak izango dituela dio; Gobernua orain "sendoago" sentitu daitekeela dio eta beraz, hauteskundeak aurreratzeko aukera "geroz eta urrutiago" egongo litzatekela.

Izan ere, Adurizek azaldu du badirudiela "PPn sortutako egoerak Vox-i arnasa emango liokeela" eta sorpassoa gertatu daitekeela nabarmendu du.

Dena den, balizko ustelkeria kasuak soka luzea ekarriko duela azaldu du kazetariak. Bai PSOEk eta baita Más Madrilek fiskaltzan helegiteak aurkeztu dituztela gogorarazi du, "ikusiko da onartuko dituzten ala ez eta zein ibilbide juridiko dituzten".