Skip to main content

Ikasgeletan ematen diren gorroto diskurtsoak salatzeko mobilizatu dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Politika

Maite de Felipe Suso

2025, urr. 29 - 10:10

Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egin dituzte gorroto diskurtsoak ikasgeletatik atera daitezen eskatzeko. Ikasle Sindikatuak deitutako mobilizazio hauetan Sandra Peña gogoratu dute, bere buruaz beste egindako Sevillako gaztea, bere klasekideek egiten zioten bullyinga zela eta.

Deitzaileek azpimarratu dute bullyinga gaur egun ikasgeletan dagoen benetako arazo bat dela eta “onartezintzat” hartu dute gazteak bere buruaz beste egin izana ikastetxeko zuzendaritzaren, irakasleen eta gurasoen “pasibotasunagatik”.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista