Skip to main content

Cristina Gonzalezek ordezkatuko du Hurtado Eusko Jaurlaritzan

Politika

Ane Garitaonandia Etxebarria

2026, urr. 14 - 11:10

PSE-EEk Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua proposatu du Espainiako hauteskundeetarako Arabako zerrendaburu.

Espainiako Gorteeara aurkezteko erabakia "hausnartua" eta "adostua" dela adierazi du sailburuak. Arabako PSE-EEren ustez, Hurtadoren hautagaitza "apustu handia da, Arabak asko du jokoan hauteskunde hauetan eta sozialistek rol erabakigarria izango dute". Alderdiak komunikatu baten bitartez adierazi duenez, sailburuaren "esperientzia luzeak eta hainbat erakundetan izandako jardunak" Arabarako "inbertsioak lortu eta eskubideak defendatzeko" hautagai egoki bilakatzen dute Hurtado. 

EITBk jakinarazi duenez, Cristina Gonzalezek ordezkatuko du Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzan. 2014an izendatu zuten aurrenekoz PSEren Arabako idazkari nagusi, eta berriro egin zuten 2017an eta 2021ean. Iazko otsailean, baina, Gonzalezek berak iragarri zuen ez zela berriro aurkeztuko karguan beste lau urte jarraitzeko. Bestalde, 2007-2011 legegintzaldian batzarkide izan zen Arabako Batzar Nagusietan, eta legebiltzarkide 2009tik 2012ra Eusko Legebiltzarrean.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista