Skip to main content

Azaroaren 25ean kaleak hartzeko deia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Politika

Maite de Felipe Suso

2026-11-17 11:50
Azaroaren 25a ate joka dugun honetan, Euskal Herriko Mugimendu Feministak kaleak hartzeko deia egin du. Astearte honetan, Iruñeko Gazteluko Plazan agerraldia egin dute, eta bertan adierazi dute autodefentsa feminista dutela borrokarako tresna.
Azaroaren 25ean Euskal Herri osoan indarkeria matxistaren aurka kaleak hartuko dituztela nabarmendu dute. Haien hitzetan "aliantzak egiteko garaia da, antolatzekoa. Askotariko subjektu eta borroken aitortzatik abiatuta ekin behar diogu borrokari, nork bere lekutik eta elkarrekin”.
Era berean, prentsaurrekoan azken urtean eraildako bost emakumeak ekarri dituzte gogora: Tatiana, Amaia, Arelys, Saida eta Kalie. "Indarrez eta goxotasunez" beteriko besarkada bana bidali diete haien senide eta lagunei.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista