Skip to main content

Euskal alderdiek pentsioetan jarri dute arreta

Politika

Xabi Ealo

2026-11-16 14:21

Espainiako Gorteetarako hauteskundeen kanpaina lehenengo asteburua igarota, euskal alderdik pentsioei eman diete garrantzia. EH Bilduk Donostian egin du agerraldia, bat egin du pentsiodunen manifestazioarekin eta pentsioak Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren parean jartzea proposatu du eta pentsiorik baxuenak, gutxienez % 15 igotzea proposatu du. Ildo beretik mintzatu da EAJ Bilbon, eta kalitatezko enplegua eta soldata eta pentsio duinak politika ekonomikoen erdigunean jartzeko beharra aldarrikatu du. Alderdi Sozialista, bere aldetik, ohartarazi du azaroaren 29ko hauteskundeetan jokoan dagoela demokrazia bera. Eneko Andueza sozialisten idazkari nagusiak Iruña Okan egin du agerraldia.

Fronte Zabalak Sestaoko Vicinay enpresako langileekin izan da, eta Lander Martinez Fronte Zabaleko Bizkaiko hautagaiak Ezkerraldean enplegu industriala babesteko beharra aldarrikatu du, eta ohartarazi duenez, urteetako sakrifizioaren ondoren, 60 lanpostu mehatxupean daude. Vicinayn arriskuan dauden 60 lanpostuak bermatzea eta jasotako laguntza publikoen gardentasuna eskatu du. Podemos Euskadik Bilboko Erriberako merkatuaren parean supermerkatu-kate publikoaren beharra azpimarratu du, elikadura osasungarria prezio eskuragarrietan bermatzeko.

Proposamen hori Elikadura Katearen Legean jasotako kontrol neurriak aplikatzearen batera planteatu du proposamena, eta José Manuel de Pablos Bizkaiko Kongresurako hautagaiak, defendatu du kate publikoak elikagai freskoak eta oinarrizko produktuak eskain ditzala, “familien erosteko ahalmenak haien osasuna baldintzatzeari utz diezaion. Geroa Baik adierazi du Madrilen lana falta egiteko memoria demokratikoari lotuta, eta Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uztea eskatu du. Azkenik, Alderdi Popularrak, Aiaraldearen berrindustrializazioan jarri du arreta. Iñaki Oyarzabal Ppren Arabako zerrendaburuak herritarren babesa eskatu du, eskualdea suspertzeko neurri ekonomiko berriak bultzatzeko.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista