Atzeratu egin dute euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasunari buruzko bozketa
Politika
Ane Garitaonandia
2025, Maiatza 28 - 13:05
Europar Batasuneko herrialdeek erabaki dute astearte honetan egitekoak ziren euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasunari buruzko bozketa atzeratzea, ez dutelako lortu hogeita zazpiak bat etortzea, lege, finantza eta politika arloetako zalantzengatik. Ofizialtasuna aurrera atera ahal izateko beharrezkoa da erabakia aho batez hartzea; hau da, ezin da kontrako botorik egon; horregatik, gaia atzeratzea erabaki dute.