Skip to main content

LESBOS II | "Errefuxiatuen kanpamentua kartzela bat bezalakoa da ia-ia"

Mundua

Lesbosen boluntario lanetan ari dira Lara Negredo eta Aitana Negredo ama-alaba donostiarrak eta Ainhoa Mujika Etxaniz oreretarra. Lehenengo biak okindegian ari dira lanean; 1.500 ogi egiten dituzte egunero eta bertako funtzionamendua erakutsi digute. Zer behar da bertan lan egiteko? "Umorea", esan digu.

Aitana Lesbosen boluntario aritu den pertsonarik gazteena da. Esperientzia "ona dela dio, baina baita "gogorra" ere. Errefuxiatuak dauden kanpamentuak "kartzela" batekin parekatu ditu: "Ezin da beste ezer esan. Itsasoaren ondoan dago eta ez diete igeri egiten uzten, pensatzen dutelako alde egingo dutela".

Ainhoa Mujika Etxaniz kaxen arduraduna da. Euskal Herrian boluntario lanetan aritu izan da, eta orain, Euskal Herritik ailegatzen den janaria antolatzen ari da: "Kaxa hutsak antolatzen ditugu janariarekin betetzeko, kanpamentuetara doazenak zenbatu, eta baita beste GKE-etakoak beste kanpamentuetara ematen dituztenak ere".