'Mitoaroa III' aurkeztu du Zetakek Bilbon
Kultura
Xabi Ealo
2026, api. 16 - 15:04
'Mitoaroa III'-ko lehen zertzeladak eman ditu ostegun eguerdi honetan Zetakek, horretarako zaleek deialdiari erantzun eta Bilboko Kale Nagusia bete dute. Bizkaiko Foru Jauregiaren aurrean, Mitoaroaren pertsonaiak eta Pello Reparaz bera agertu dira, ostean, kontzertuen aurkezpen ofiziala egin dute Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiarekin batera.

















