Skip to main content

LABek salatu du lan arloko arrazakeria eta kaleratze arbitrarioak izan direla Basquevolten

Gizartea

Ane Garitaonandia Etxebarria

2026-10-29 12:46

LABek antolatuta, elkarretaratzea egin dute Gasteizko auzitegiaren aurrean, Basquevoltek bi langileren aurka izandako “lan diskriminazioa, arrazakeria eta islamofobia” salatzeko.

Leherketa bat izan zen Basquevolt enpresaren laborategian, martxoaren 25ean eta enpresak bi langile zigortu zituen, leherketaren unean laborategian zeuden bi emakume: bata kaleratu egin zuen, eta bestea zigortu. Langileak azaldu du “terrorismoari babesa ematea” eta bere ama hizkuntzan (arabieraz) hitz egitea leporatu zieten zigorra ezartzeko.

Sindikatuaren esanetan, enpresak ez du aurkeztu langileak zigortzeko “justifikazio objektibo eta arrazoizkorik”. Gezurrak esatea egotzi dio enpresari; izan ere, bi langileak laborategian zeuden eztanda gertatu zenean, baina txostenean, ordea, ez dira ageri.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista