Skip to main content

Hernaniko etxeko zaintza zerbitzua hobetuko duen lizitazioa onartu du Udalak

Gizartea

admin

2025, urr. 01 - 10:10
Hernaniko etxeko zaintza zerbitzuaren kalitatea eta langileen duintasuna erdigunean jarriko dituen erregelamendua eta lizitazioa onartu ditu Udalak. Lau urtean ia milioi bat euro gehiago bideratuko ditu etxeko zaintza zerbitzura, langileen baldintzak kategoria horretako udal-langileen baldintzetara gerturatu asmoz. Hobekuntza, batez ere, etxeko zaintza zerbitzuan lanean ari diren emakumeek sumatuko dute. Soldata-hobekuntzaz gain, formakuntza-orduak, lan orduen murrizketa edota baimen eta lizentzia berriak edukitzea ahalbidetuko dute.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista