Eusko Jaurlaritzak abereekin lotutako ekitaldiak otsailera arte debekatu ditu
Gizartea
Maria Blanco Martin
2025, abe. 23 - 11:12
Dermatosi nodular kutsakorraren hedapena saihesteko, Eusko Jaurlaritzak hainbat neurri ezarriko ditu. Abenduaren 26tik otsailera arte, ezin izango dira abere azokarik egin ezta abereekin lotutako ekitaldirik. Are gehiago, abereen kontrola zorrotzagoa izan dadin, haiek garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuek garbiketa- eta desinfekzio-ziurtagiriak eraman beharko dituzte. Gaixotasun honen kasuak dauden lurraldeetatik datozen abereak txertatuta egon behar dira eta 28 egunez kontrolpean egon behar dira. Neurri guzti horiek otsailera arte izango dira oraingoz.