Skip to main content

Ehundaka lagunek German Rodriguez omendu dute uztailaren 8an Iruñean

Gizartea

Maite de Felipe eta Gaizka Leitza

2026, uzt. 08 - 15:07

Ehundaka lagunek omenaldia egin diote German Rodriguezi, 1978ko sanferminetan poliziak tiroz hildako gazteari. Aurten 48 urte betetzen dira.

Urtero bezala ‘sanferminak 78, gogoan’ elkarteak antolatu du ekitaldia. Bertsolariek eman diote hasiera ekimenari eta bertan ere izan dira, erraldoiak, txalaparta doinuak eta hainbat txaranga. Monolitoaren aurrean aurreskua dantzatu dute eta Streetwise taldeak orduko sanferminetan oinarritutako kanta abestu dute.

Iosu Chueca ‘sanferminak 78, gogoan’ elkarteko kideak azpimarratu du poliziaren "ekintzak zigorrik gabe geratzeko borondatea".

Gasteizko Martxoak 3ko elkarteko lagunek ere hitza hartu dute ekitaldian. Izan ere, 50 urte betetzen dira aurten Espainiako Poliziak bost pertsona hil zituela.

Urtero “berezia” izaten da German Rodriguez omentzeko uztailaren 8an egiten den ekimena. Omenaldiak Germanen memoria bizirik mantentzea du helburu.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista