Tubos Reunidosek gutxienez zazpi eskaintza jaso ditu taldea erosteko
Ekonomia
Ane Garitaonandia Etxebarria
2026, urr. 09 - 09:10
Tubos Reunidos enpresak lantegien jarduerari eutsi ahal izateko eskaintzak jaso ditu. Guztira 14 enpresak agertu dute interesa, baina gutxienez zazpik egin dute eskaintza. Urriaren 16an jakinaraziko dira ofizialki bost eskaintzarik onenak.
Guztiek Tubos Reunidosi buruzko informazioa jaso dute azken hilabeteetan, lantegiak bisitatu dituzte eta zuzendaritzarekin eta sindikatuekin bilerak egin dituzte.
Enpresak oraindik ez du argitu talde osorako eskaintzarik dagoen edo lantegi bakoitzari beren-beregi egindako eskaintzak diren.
Hilaren 21ean bilduko da zuzendaritza enpresa batzordearekin, eskaintzen azterketa bateratua egiteko.