Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 251: Eire + musika albisteak

Musika Zuzenean

Gaurko MusikaZuzenean TB saioan Eire bikoa ezagutuko dugu. Eire Maia eta Eire Salegik osatzen dute biko egitasmoa eta gipuzkoako Zumaia herritik datoz. Elektronika lanabesak erabiltzen dituzte kantuak egiteko, eta 'bedroom pop' musika eran sakontzen dute, etxeko logelan egindako kantuekin. Izan ere, bertan eman zituten lehen pausoak, eta bertan sortu dira disko honetako kantu asko. Saioaren bigarren zatian musika albisteak izango ditugu. Nuevo Catecismo Catolico taldearen zuzeneko bideoa eta Anariren disko berriaz ariko gara.

Ikusi saio guztiak nahieran hamaika.eus en eta Youtuben.