Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 248: Mugan + Ixak Arruti (Mendeku Itxua, Akaleia)

Musika Zuzenean

Musika Zuzenean telebista saioaren 248. ataleko erreportaje nagusian Mugan taldea ezagutuko dugu. Donostiako bandak 'Aurrera ez den alde batera' (Bidean produkzioak) izenpean argitaratu du bigarren emaitza, eta diskoaz gehiago jakiteko Berako MIK estudioetan batu gara taldeko sei kideekin.

Hitz Bitan atalera, berriz, Ixak Arruti musikari usurbildarra gonbidatu dugu. Urteak atzera Mendueku Itxua, Izeberg edota La Regadera egitasmoetan aritu zen, eta egun Akaleian jotzen du. Bere gustuko disko, areto, eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

Ikusi saio guztiak nahieran hamaika.eus en eta Youtuben.