Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 231 : Zeker + Jokin Etxeberria (Blessure, Hotza)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB saioko 231. ataleko erreportaje nagusian Zeker talde bizkaitarra ezagutuko dugu. Elorrioko punkrock bandak 'Su hartu bitartean' bigarren diskoa kaleratu berri du, eta Ateneoan eskaini zuten emanaldiaren aurretik batu ginen laukoarekin lan berriaz luze eta zabal solasteko.

Hitz Bitan atalera, berriz, Jokin Etxeberria gitarra-jolea gonbidatu dugu. Blessure eta Hotza taldeetan jotzen ditu sei sokak, eta bere gustoko disko, areto, eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.