Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB # 162 : Chaos In Basque Country

Aste honetako MusikaZuzenean TB saioa monografikoa izango da. 'Chaos in Basque Country' disko bilduma aitzaki hartuta erreportaje mardula prestatu dugu, antolatzaile eta musika taldeen hitzak batuz ordu erdiko saioan. Egungo Euskal Oi! taldeen uztarik onena biltzen duen konpilazioa da honakoa, non hamahiru musika talde hartzen duten parte.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 161 : Pasadena + Ibon Salterain (Lepora)

MusikaZuzenean TB saioaren atal berrira Pasadena talde berria ekarriko dugu, kaleratu berri duten diskoa aitzaki. Jon Basauren eta Libe Garcia de Kortazar musikariek sorturiko talde berria da honakoa. Hitz Bitan atalera, berriz, Ibon Salterain gonbidatu dugu, urteak atzera Tutan Come On taldean ibilitakoa, eta egun Lepora taldeko kidea.

MusikaZuzenean TB # 160 : Bi Zaldi + Ander Solozabal (Bidelapurrak, Iramo)

Aste honetako Musika Zuzenean TB saioan Bi Zaldi egitasmoa ezagutuko dugu. Horretarako Gartxot, BeƱat eta Enekorekin egin dugu hitzordua argitaratu berri duten 'Lo Zena' (Balio Dute) diskoan murgiltzeko. Hitz Bitan atalera Ander Solozabald gonbidatu dugu, Iramo eta Bidelapurrak taldeetako kidea.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 159 : Kilimak + Kimo (Kaserna)

Erreportaje nagusian euskaraz egindako rumbak izango dira nagusi, eta horretarako Kilimak taldearekin egin dugu hitzordua kaleratu duten disko dantzagarria aitzaki. Hitz Bitan atalera berriz, Kimo gombidatu dugu, Kaserna talde DJ-a- bere gustuko disko, areto eta musikarien berri eman digu laburrean.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 158 : Onki Xin + Aritz Aranburu (Arrotzak, Oki Moki)

Aste honetako Musika Zuzenean TB saioan Onki Xin taldea ezagutuko dugu. Taldeak bere hirugarren diskoa kaleratu berri du 'Hikikomori' izenpean, eta entsegu lokalean izan gara aitzaki horrekin. Zigor DZ-k eman dizkigu disko berriaren nondik norakoak. Hitz Bitan atalera Aritz Aranburu gonbidatu dugu, Arrotzak eta Oki Moki taldeetako kidea. Bere gustuko disko, areto eta musikarien inguruan aritu zaigu laburrean. Amaitzeko, asteburuko musika agenda.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 157 : Iker Lauroba + Jon Tolosa (Nikotina)

Aste honetako MusikaZuzenean TB saioan Iker Lauroba ezagutuko dugu. Musikari donostiarrak lau disko kaleratu ditu azken lau urteetan, eta Hitz Bitan atalera Jon Tolosa gonbidatu dugu, Nikotina taldeko abeslaria. Bere gustuko disko, areto eta musikarien berri eman digu laburrean. Amaitzeko, asteburuko musika agenda.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 156 : Xiberoots + Eneko Etxeandia (Lie Detectors)

Aste honetako MusikaZuzenean TB saioan Xiberoots taldea ezagutuko dugu. Maule herriko Zinka ostatuan egin dugu hitzordua taldearekin argitaratu berri duten 'Honki Jina' diskoa ezagutzeko. Hitz Bitan atalera, berriz, Eneko Etxeandia gonbidatu dugu, Lie Detectors taldeko gitarra-jolea.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image