Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 223: Agur + Ruben Ramos (Los Sanchos)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB saioaren 223. ataleko erreportaje nagusian AGUR taldea ezagutuko dugu. Gernikako Iparragirre Rock Elkartean batu zen taldea 2020 urtean, eta dagoeneko kalean dute diseinu ederrean bilduta datorren 'Garena Gara' disko 'luzea'. Ospa tabernan egin dugu hitzordua hirukoarekin, eta bokata eta garagardo artean luze eta zabal aritu gara disko berriaz. Hitz Bitan ataleko protagonista, berriz, Ruben Ramos izan da, urteak atzera Cohen eta Nerabe taldeetako kidea eta egun Los Sanchos taldeko abeslari eta gitarra-jotzailea. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.