Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB #120: RO + Pello Gorrotxategi ( Esne Beltza)

Lehen erreportajean RO taldea ezagutuko dugu. Musikalki post rock giro instrumentaletan datorren talde azkoitiarra da honakoa. Bertako Matadeixen egin dugu hitzordua taldearekin, musika askea sortzen den gune askean. Hitz Bitan atalean Pello Gorrotxategi izango dugu gurekin. Esne Beltza taldeko teklatu jolearen gustuko disko, areto, edo kantuen berri izango dugu laburrean.

MusikaZuzenean TB #117: Aguxtin Alkhat + Enrikko Rubiños (La Topadora)

Lehen erreportajea osatzeko Lapurpiko Itsasu herrian izan gara, eta bertan Aguxtin Alkhat abeslaria genuen zain argitaratu berri duen "Hutsaren Hatsa" disko berria besapean. Hitz Bitan atalean Enrikko Rubiños bateria jotzailea ezagutuko dugu, urteak atzera Vendetta taldean aritua, eta egun La Topadora taldean murgildua
hamaika telebista

Image