
Musika Zuzenean
Hitz Bitan atalera, berriz, Unai Azkarate (Azkaiter Pelox) gonbidatu dugu. Musikari ipurterrearen gustukoak ezagutu ditugu, eta bide horretan maite dituen disko, areto, eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
Musika Zuzenean TB saioaren 220. atalean Janus Lester taldea ezagutuko dugu, eta horretarako, Jokin Pinatxo taldeko abeslariarekin egin dugu hitzordua 'Ez gaitzala loak harrapatu' diskoaz luze eta zabal aritzeko.
Hitz Bitan ataleko protagonista, berriz, Elvis Caino disko jartzailea izango da. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.
Hitz Bitan atalera berriz Gotzon Retegi gonbidatu dugu, urteak atzera Autobus Magikoa taldeko kidea, eta egun bakarkako bide Muxker izenpean. Bere gustokoez aritu zaigu laburrean.
MusikaZuzenean telebista saioaren 215. atala monografikoa izango da. Su Ta Gar taldearen 'Alarma' disko berria izango dugu protagonista gaurko saioan, eta horretarako, taldearen entsegu lokalean izan gara Eibarren. Taldeko sortzaile diren Aitor eta Xabi izan ditugu elkarrizketan lagun, beraiekin batera taldearen bidean eta lan berrian murgiltzeko.