Skip to main content

Martxoak 3 Elkartea (I): Egia, justizia eta erreparazioa

Sakonean

1976ko martxoaren 3a Gasteizko herritarren memorian dagoen data da. Egun horretan, Franco diktadorearen heriotzatik hilabete gutxi batzuk igarota, Espainiako poliziak greban zeuden 5 langile erail zituen Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan.

Gertakari horiek gertatu eta 23 urte beranduago Martxoak 3 elkartea jaio zen, gertatutakoaren oroimena bizirik mantentzeko xedez. Aurten 25 urte beteko ditu faxismoaren kontrako borrokan.