Skip to main content

Gisela Gaytan hautagaiaren hilketa lehia politikoen eta talde kriminalen artean korapilatu da

Gure begiz

Agerian geratu da Mexikon bizi den indarkeria politikoa. Gisela Gaytan Morena alderdiko Celayako udalerako presidentegaiaren erailketak gizartea hunkitu duela azaldu digu Vero Satrustegi nazioarteko berriemaileak. Celaya hiriko San Migel Octopan auzoan geratu zen hilketa eta momentu horretan beste hiru lagun ere zaurituak izan ziren. Guanajuatoko gobernadoreak, Diego Sinhuek konpromisoa erakutsi du gertatutakoa argitzeko eta gaineratu du beharrezko baliabideak mobilizatuko dituela hautagaiek behar bezalako babesa izan dezate une oro.

Satrustegik azaldu du ikerketek nabarmendu dutela Octopanera egindako bisita ez zegoela Gaytanen agenda ofizialean eta hil zutenean eskolta bakar batekin zegoela. Ikerketen arabera, zonalde honetan presentzia handia du Limako Santa Rosa kartelak eta lehen hipotesiek ez dute alboratzen haiek egon daitezkeela atzean edo antolatutako krimenean parte hartzen duten taldeak izan daitezkeela hiltzaileak funtzionatzeko eta erailketa gauzatzeko zuten moduagatik.