Analisia

Alfre Elgezabal: "Bizkaia ekialdeko arnasgune batzuek arnasgune izateari utzi diote"

Gurutzetako ospitaleko osasun langileekin hitz egin du aste honetan Alfre Elgezabalek,e ta eurek kontatutakoa ekarri digu Gakoak saiora. Nekatuta daudela azaldu digu, oso nekatuta, eta egoera hau animikoki eragiteaz gain psikologikoki ere ari zaiela eragiten.

Horrez gain, Bizkaiko hainbat arnasgunetako egoerari buruz hitz egin digu. Horietako hainbatetan behera egin du euskararen erabilerak, eta horretan Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrek duten eragina azaldu digu.

Beñat Zaldua: "Alderdien arteko bide orri konpartitu bat komeni zaio independentismoari"

Kataluniako hauteskunde kanpainari jarraipena egiten ari da egunotan Beñat Zaldua kazetaria, eta horri buruz hizketan ekin diogu gaurko tarteari. Azaldu digu blokeak oso argi daudela eta independentistei alderdien arteko bide orri adostu bat edukitzea komeniko litzaiekeela, Junts, ERC eta CUPen arteko estrategia ezberdintasunak ikusita.

Bestalde, Nafarroako Auzitegi nagusiak ontzat eman ditu gaur Foru Gobernuak Covid-19ari aurre egiteko ezarritako neurriak. EAEko auzitegi Gorenak hartutako erabakia gogoan, bi erkidegoetako neurrien arteko ezberdintasunei buruz jardun dugu.

Iñigo Aduriz: "Deigarria da Barcenasek lehen egunean froga gehiago ez azaltzea"

Madrildik, Pablo Casado azken aldian bere alderdiaren iraganarengandik banatzeko egiten ari den saiakerei buruz hitz egin dugu Iñigo Adurizekin. Urriaren 1eko erreferendumaren egunean poliziak izandako jokabidea ez zitzaiola gustatu adierazi du PPko buruak Kataluniako hauteskundeetarako oso gutxi falta denean. Horrez gain, alderdiaren egoitza nagusiaren finantzaketari buruzko epaiketari buruz ere hitz egin dugu, eta baita gobernuaren baitan zigor kodearen aldaketa bat dela eta sortutako azken tirabirari buruz ere.

Eguzki Urteaga: "Gazteria entitate propio eta autonomo gisa kontsideratu behar da"

EAEko gazteriaren lege proiektuari buruz hizketan ekin diogu Eguzki Urteagarekin analisiaren tarteari. Gazteak familiako kide bat gisa tratatu beharrean "entitate propio eta autonomo gisa" kontsideratzearen garrantzia azpimarratu digu.

Horrez gain, Kataluniako hauteskunde kanpainari buruz eta alderdi soberanisten artean lehen indarra izateko dagoen lehiari buruz hitz egin dugu, eta baita Aleksei Navalni espetxe zigorra ezarri dioten oposizioko politikari errusiarrari buruz ere.

Ane Irazabal: "Italiako hirugarren gobernu teknokrata izango da Draghirena"

Mario Draghiri eman dio azkenean Sergio matarella presidenteak Italian gobernu berri bat eratzeko ardura. Oraindik ikusteko dago ea Draghi parlamentuan behar beste babes lortzeko gai izango ote den, baina zaila dirudi egungo egoeran parlamentuaren gehiengoak Europako Banku Zentraleko presidente ohiaren hautagaitzaren aurka egiteak. Draghiren figurari buruz, eta Italiako egoera politikoari buruz hitz egin dugu Ane Irazabalekin.

Beñat Zaldua: "Ertzaintzaren suposizioetan oinarritu da Zelaia eta Barbadoren aurkako epaia"

Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren kasuari buruz hizketan ekin diogu analisiaren tarteari Beñat Zaldua kazetariarekin. Salatu du Ertzaintzaren suposizio eta aurreiritzietan oinarritutako atestatu "surrealista" baten gainean eraiki dela Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren aurkako epaiketa. Bestalde, asteburu honetan beteko da urtea Zaldibarko zabortegian luizia izan zenetik. Ordutik hona gertatutakoari buruz eta prozesu judizialaren abiadura motelari buruz hitz egin digu.

Horrez gain, aste honetan jakin dugu 2021ean ere ez dela San Ferminik izango Iruñean. Iruindarra izaki penaz hartu du erabakia Zalduak baina arduraz jokatu behar dela nabarmendu du. Batez ere "ez-San Fermin" kontzeptua erabiltzearen aurka jardun du.
hamaika telebista

Image