
Oihana Teyseire: "Ikasleak kezkatuta daude Baxoa baldintza normaletan egin beharko dutelako"
Gaur itzuli dira lehenengo ikasleak Ipar Euskal Herriko ikasgeletara. Itzulera mailakatua izango da. Dena den, Oihana Teyseire kazetariak azaldu digunez, bereziki kezkatuta dauden ikasleak aurten Baxoa egin behar dutenak dira. Ezohiko ikasturte bat izateaz gain, azterketa bera “baldintza normaletan” egin beharko dutela jakinarazi diete.