Hezkuntza Legerako akordioaren oinarriak adosteko txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarreko hezkuntza batzordeko buruak. Zuzenketen epea irekiko da orain.

Hezkuntza Legerako akordioaren oinarriak adosteko txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarreko hezkuntza batzordeko buruak. Zuzenketen epea irekiko da orain.
Emakumeak Zientzian sarekoek ez dute nahi bakarrik historian inbisibilizatuak izan diren emakumeak erreibindikatu, edo gaur egun egon daitezkeen desberdintasunak salatu, etorkizunari begira aldaketa eraikitzeko premia azpimarratu nahi dute. Horren inguruan aritu da Itziar Otegui, CIC NANOguneko komunikazio arduraduna eta Emakumek Zientzian-eko koordinatzailea.
Emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11a; hau da, aste honetako ostiralean, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an.
Gasteizko epaile batek arrazoia eman dio hizkuntza eskakizuna ez betetzeagatik Laudioko Udalean lanpostua galdu zuen langile ohi bati, eta udal horri agindu dio langilea berriro har dezala, lehen zuen lanpostuan edo antzeko batean. Epaileak ebatzi zuen udalak "diskriminatu" egin zuela langilea, kontuan ez hartzeagatik euskararen zailtasun maila. LAB sindikatuaren ustez, euskal hiztunen aurkako erasoa da, "erabaki larria da, euskal komunitatearen kontrako neurria da, elkarbizitzaren kontrakoa" azpimarratu du, eta hala, legeen inguruko interpretazioen "inboluzio" bat ematen ari dela.
Aurreko urtean, 2021ean, EAEn etxegabeetzeen kopuruak gora egin zuen berriro eta arazo sozial gordin honen inguruan aritzeko eta arrazoriak partekatzeko "Gakoak" saioan izan da Andrea Bartolo, AZET Etxebizitza Sindikatutik.
Bi urte daramatza pandemiak gora eta behera eta, nahitaez, COVID 19ak protagonista izaten jarraitzen du. Horrekin batera, neurriak ere etengabe ari dira aldatzen eta guzti horrek, sektore askori egin dio mina, tartean ostalaritzari. Txema Carbajo, ostalaria eta Bizkaiko Tabernariak plataformako kidea izan da "Gakoak" saioan. Bere ustez, ostalaritza izan da argi eta garbi, sektore kaltetuenetariko bat, "pandemia osoan ostalaritza hartu dute kalte guztien erruduntzat".
Bestalde, Nafarroako Gobernuak sektorea 'emeki hiltzen' ari dela salatu du Nafarroako Ostalari Txikien Elkarteak Iruñean. Kanpaina bat hasi dute 'Killing Me Softly with His Song' protesta abesti gisa bihurtuta. Izan ere, Nafarroako Gobernuak murrizketak ezarri die taberna eta jatetxeei otsailaren 14ra arte, gutxienez.
Lan erreforma izan dugu ardatz Pello Igeregi, ELA sindikatuko negoziazio kolektiboko arduradunarekin "Gakoak" saioan. Azaldu duenez, euren ustez, "iruzur hutsa" da, bereziki kezkatzen diena da Gobernuak ez duela hitza beteko, ez duelako 2012ko lan erreforma indargabetuko. Adierazi du, larriena, lan erreforma honek, 2012ko lan erreforma behin-betiko indargabetzeko esperantza lurperatzen duela. Egoera hau aldatzea ezinbestekoa dela azaldu du, eta horretarako, mobilizazioak egingo dituztela.
3 urte beteta, Izadi txikia bere amarengandik bereizi dute. Izadiren ama Zaballako espetxera lekualdatu dute; aitak berriz, urtarrilaren 21ean 3.gradua lortu zuen. Izadi gurasoekin etxera plataformako kidea den Itxaso Torregrosak "Gakoak" saioan azaldu duenez, "ezjakintasuna da nagusi", eta "emandako pausuak ez dira nahikoak".