Gakoak

Itziar Otegi: 'Neska gazteek ez dute beraien burua irudikatzen mota honetako lanbideetan'

Emakumeak Zientzian sarekoek ez dute nahi bakarrik historian inbisibilizatuak izan diren emakumeak erreibindikatu, edo gaur egun egon daitezkeen desberdintasunak salatu, etorkizunari begira aldaketa eraikitzeko premia azpimarratu nahi dute. Horren inguruan aritu da Itziar Otegui, CIC NANOguneko komunikazio arduraduna eta Emakumek Zientzian-eko koordinatzailea.

Joseba Alvarez, LAB sindikatua: 'Laudion gertatutakoa euskal komunitatearen eta elkarbizitzaren kontrako neurri bat da'

Gasteizko epaile batek arrazoia eman dio hizkuntza eskakizuna ez betetzeagatik Laudioko Udalean lanpostua galdu zuen langile ohi bati, eta udal horri agindu dio langilea berriro har dezala, lehen zuen lanpostuan edo antzeko batean. Epaileak ebatzi zuen udalak "diskriminatu" egin zuela langilea, kontuan ez hartzeagatik euskararen zailtasun maila. LAB sindikatuaren ustez, euskal hiztunen aurkako erasoa da, "erabaki larria da, euskal komunitatearen kontrako neurria da, elkarbizitzaren kontrakoa" azpimarratu du, eta hala, legeen inguruko interpretazioen "inboluzio" bat ematen ari dela.

Ostalaritza ‘emeki hiltzen’ ari direla salatu dute hainbat tabernarik

Bi urte daramatza pandemiak gora eta behera eta, nahitaez, COVID 19ak protagonista izaten jarraitzen du. Horrekin batera, neurriak ere etengabe ari dira aldatzen eta guzti horrek, sektore askori egin dio mina, tartean ostalaritzari. Txema Carbajo, ostalaria eta Bizkaiko Tabernariak plataformako kidea izan da "Gakoak" saioan. Bere ustez, ostalaritza izan da argi eta garbi, sektore kaltetuenetariko bat, "pandemia osoan ostalaritza hartu dute kalte guztien erruduntzat".

Bestalde, Nafarroako Gobernuak sektorea 'emeki hiltzen' ari dela salatu du Nafarroako Ostalari Txikien Elkarteak Iruñean. Kanpaina bat hasi dute 'Killing Me Softly with His Song' protesta abesti gisa bihurtuta. Izan ere, Nafarroako Gobernuak murrizketak ezarri die taberna eta jatetxeei otsailaren 14ra arte, gutxienez.

Pello Igeregi: 'Lan erreforma hau iruzur hutsa dela uste dugu'

Lan erreforma izan dugu ardatz Pello Igeregi, ELA sindikatuko negoziazio kolektiboko arduradunarekin "Gakoak" saioan. Azaldu duenez, euren ustez, "iruzur hutsa" da, bereziki kezkatzen diena da Gobernuak ez duela hitza beteko, ez duelako 2012ko lan erreforma indargabetuko. Adierazi du, larriena, lan erreforma honek, 2012ko lan erreforma behin-betiko indargabetzeko esperantza lurperatzen duela. Egoera hau aldatzea ezinbestekoa dela azaldu du, eta horretarako, mobilizazioak egingo dituztela.

Niko Cuenca: 'Gurean oinarrizko errenta ezartzeko tresnak indartu eta berrikusi behar dira'

2021eko lehen hamaika hilabeteetan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ondasunen esportazioak aurreko urtean baino 4.358 milioi euro gehiago izan ziren: 23.584 milioi guztira. Eta 2019ko aldi berean baino 7,56 milioi gehiago.

2021eko azarora artekoak %22,7 ugaritu ziren aurreko urteko aldi berekoen aldean, eta pandemia aurreko mailetan kokatu ziren, Eustaten arabera.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image