Gakoak

Zuriñe Rodriguez: "Covidaren ondorioz shock kolektibo baten ondorengo gizartea gara"

Pandemiaren Arauak erreportajea aurkeztu dute Sudergintzak eta Emeriaz elkarteak. Pandemia garaian hartu diren neurriak izan dituzten eraginak aztertzen dituzte bertan, eta hain zuzen, gizartearen periferian daudenen eraginak batez ere. Abiapuntu horretatik hasita, kolektibo horietan egin dena etorkizuneko normak hausteko baliogarria izan daitekeela diote. Zuriñe Rodriguez Sudergintzako kideak hitz egin digu proiektuari buruz.

Negu demografikoa Euskal Herrian

Adinekoei eragiten dieten gaiak gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari dira. Gaurkotasunaren lehen lerroan dagoen gaia da, esaterako, pentsiodunen mugimendua egiten ari den kanpaina, astelehenero egiten dituzten protestak... Eta aste honetan bertan ezagutu ditugu, esaterako, Txara I adinekoen egoitzan egoiliarrek pairatu behar izaten dituzten baldintzak.

Eta ez da harritzekoa nagusienei eragiten dieten gaiek geroz eta protagonismo handiagoa izatea, geroz eta gizarte zaharrago bat baikara. Euskal herriari dagokionaen, Euskal Autonomia erkidegoko herritarren bataz besteko adina 45 urtekoa da. Nafarroan berriz 43,6-koa. Ipar Euskal herriko daturik ezin izan dugu topatu.

Miren Basaras: "Oraingoz pandemian gaude, goizegi da neurri guztiak guztiz lasaitzeko"

Maria Txibite Nafarroako lehendakariak COVID-19aren aurkako neurri ia denak "bertan behera" utziko dituztela iragarri duen egun berean Miren Basaras EHUko mikrobiologoa elkarrizketatu dugu "Gakoak" saioan. Neurriak arintzeko “goizegi” dela nabarmendu digu. Izurritearen datuek hobera egin duten arren, oraindik pandemia garaian gaudela eta goizegi dela, bere aburuz, neurriak guztiz lasaitzeko.

Eguzki Urteaga: "Macronek neurri gogorrak hartu ditu orain gero onura elektoralak edukitzeko"

Covid-19ari aurre egiteko Emmanuel Macron presidenteak iragarritako neurri berriak apustu bat dira Eguzki Urteagarentzat. Neurri gogorrak izan arren eta hainbat herritarrek aurkako jarrera edukiko dutela jakinda ere, Urteagaren iritziz Macronek nahiago izan du orain neurri gogorragoak hartu gero lasaitasun handiagoa edukitzeko eta horren onura elektoralak jaso ahal izateko.
Horrez gain Frantziak Googleri jarritako 500 milioi euroko isuna eta azken aldian enpresa handi hauen eta estatuen arteko harreman fiskaletan ematen ari den aldaketarekin duen zerikusia ere aztertu digu Urteagak. Amaitzeko, Audientzia nazionala presoen 3. gradu eskariei ematen ari den erantzunaren aurrean Foro Sozial Iraunkorraren Behatokiak azaldutako kezkari buruz ere hitz egin digu.
hamaika telebista

Image