Gakoak

Bea Sever, Naizen: 'Bidelagunak behar ditugu eta ez epaileak, hori da helburua'

Transexualitatearen Lege Integrala moldatzeko egitasmoa Eusko Legebiltzarrera eramango dute EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk. Lehen biek ohar bateratu baten bidez jakinarazi dute 14/2012 legea erreformatzeko testu bat erregistratu dutela hiru alderdiek. Trans komunitatearen eta hura ordezkatzen duten kolektiboen bultzadarekin eta lankidetzarekin iritsi da egitasmoa ganberara

Iñaki Karrera: 'Hezkuntza paradigma aldatu egin behar da, gaur egun beste behar batzuk ditu'

Pandemiaren ondorioz, aldaketa nabariak izan dira gizarteko arlo askotan. Hezkuntzari dagokionez eta EHUren ikerketa batek berretsi duenez, krisi sanitarioa dela eta, teknologia berrien erabilera Estatu osoko ikastetxeetako irakaskuntzan finkatu egin da. EUKids ikerketa taldeak egindako txostenak aldaketak dakartzan onurak eta arriskuak aipatzen ditu.

Pablo Ortiz de Latierro: 'Irtenbidea Madriletik etorri behar da, erabaki politikoa da'

Hauteskunde autonomikoak, udal hauteskundeetatik bereizita ospatu diren lehen aldian, Trebiñuko konderriko herritarren %64,11ak ez du bozkatu eta Argantzonen abstentzioa %56,59koa izan da. EAJk eta EHBilduk gobernatutako udalerri horietan, PSOE izan da irabazle, baina oso parte-hartze baxuarekin. PP izan da bigarren alderdi bozkatuena eta PODEMOSek beherakada nabarmena izan du.

Itxaso Agirre, Hiritarron Harrera Sarea: 'Egiten dugun lanik garrantzitsuena entzutea eta laguntzea da'

Etengabe iristen dira guregana migratzaile eta errefuxiatu asko, beste herrialde batzuetara bidean, eta ez dute baliabiderik aurkitzen ostatu hartzeko eta indarberritzeko, beren bideari jarraitu aurretik. Horren aurrean, eta hauei laguntza eskeintzeko, sortu zen Donostiako Harrera Sarea. 'Gakoak' saioan izan dugu Hiritarron Harrera Saretik Itxaso Agirre.

Markel Ormazabal: 'Kamiseta edo pegatina bat nahikoa zen zu epaitzeko, erabateko jazarpena zen'

20 urte dira gazte antolakundeen ilegalizazio garaia hasi zenetik. Ordutik, independentismoarekin behin betiko amaitzeko estrategia oso bat gorpuztu zuen Espainiak. Gainera, jazarpen horren ondorioz, hainbat kide atxilotu eta torturatu zituzten, baina, egun, oraindik, Estatuak ez ditu torturatutako milaka kideen kasuak errekonozitu, ez erantzukizunik aitortu.

Kima Arzuaga, 'Bi arnas': 'Iratxe Sorzabalek bizitakoa salatzea du helburu nagusi dokumentalak'

Iratxe Sorzabalek atzo hasi zuen Auzitegi Nazionalean epaiketa. Torturapean, bere burua errunduntzat jo zuela adierazi du Sorzabalek. Imanol Arzuaga 'Kima' Iratxeren lagunak, bere babes guztia adierazi dio lagun eta gertuko guztien izenean, Iratxeren askatasuna aldarrikatuz. Dokumentalaren helburu nagusietako bat, Iratxe Sorzabali elkartasuna erakutsi eta torturatuen bozgorailu izan eta salaketa egitea dela azaldu du 'Kima'k.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image