Mundua

All Stories

Fukushimako ur erradiaktiboa itsasora isuriko du Japoniak

Fukushimako zentral nuklearreko ur kutsatua itsasora botatzea aurreikusten duen plana onartu du Japoniako gobernuak. Isurketa hori datozen bi urteetan egiteko asmoa dute. Yoshihide Suga, Japoniako lehen ministroak jakitera eman duenez, Nazioarteko Energia Atomikoaren Erakundearekin, zentral nuklearra kudeatzen duen enpresarekin eta Fukushimako bertako tokiko erakundeekin batera hartu dute ur erradiaktiboa itsasora botatzeko erabakia.

Dolors Bassa eta Carme Forcadell kartzelara itzuli dira bart, hirugarren gradua indargabetuta

Martxoan preso politikoei gertatu bezala, hirugarren gradua atzera bota die epaitegiak fiskaltzaren helegitea onartu ondoren. Bitartean, Gobernua osatzeko negoziaketak aurrera jarraitzen dute, momentuz, Junts per Catalunya Gobernuan sartzea "urrun" ikusten du, Laura Borràs-ek adierazi duenez. Izan ere, inbestidura akordioa ez ezik, legegintzaldi osorako akordioa bilatzen du Juntsek, eta ERC eta CUPen arteko akordioarekin ez dago ados. Negoziaketek zailtasun gehigarriak dituzte gainera, JxCat-en estrategiarekin desadostasunak agertu duen Jaume Alonso Cuevillas Parlamenteko mahaitik kendu berri baitu Borràs-ek, mahaia eratu eta hilabete eskasera. Maiatzaren hogeita seia baino lehen erabakiko da nork hartuko duen Cuevillasen tokia, inbestidura saiorako epea da hori ere.

Lau hilabetez luzatu diote atxiloaldia Jeanine Añez Bolibiako presidente ohiari

Lau hilabeteko behin behineko atxiloaldia ezarri die Boliviako justiziak Jeanin Añez, bertako presidente ohiari, Alvaro Coimbra justizia ministro ohiari eta Rodrigo Guzman energia ministro ohiari. Hirurei sedizio, terrorismo eta konspirazio delituak egozten dizkiete, 2019ko estatu kolpeagatik. Fiskaltzak behin behineko sei hilabeteko atxiloaldia eskatu zuen hirurentzat baina auzitegiak 4 hilabetekoa bakarrik ezarri die.

hamaika telebista

Image