Mundua

All Stories

Gaza bonbakatu du Israelek, Tel Avivera bideratutako bi koheteri erantzun gisa

Gazako 100 puntu inguru bonbakatu ditu Israelek, Gazatik Tel Avivera bidalitako bi koheteri erantzun gisa. Israelgo armadak zabaldutako informazioaren arabera,erasotako jomuga horien artean leudeke koheteak egiteko lurpeko instalazio batzuk eta Hamasen egoitzak, besteak beste.

Bosgarrenez aurkeztuko da Bouteflika Algerian, protestei entzungor eginda

Berriz ere Algeriako presidente izateko hautagai gisa aurkeztu da Abdelaziz Bouteflika. Azken bi asteotan jende andana irten da Algeriako kaleetara presidenteak berriz ere bere hautagaitza aurkeztu ez zezan, baina atzo bertan, hautagaitzak aurkezteko azken egunean aurkeztu zuen egungo presidentearen hautagaitza bere ordezkari batek.

Limako taldearen bileran parte hartu du Juan Guaidók

Bogotan bildu da Limako taldea, Venezuelako gobernuaren kontrako estrategian hemendik aurrera ze pausu eman erabakitzeko. Talde horretako kide diren ordezkariez gain, bertan dira Mike Pence, Estatu batuetako presidente ordea, eta Juan Guaidó, bere burua Venezuelako behin behineko presidente izendatu duen oposizioko kidea ere.

Martxan da Venezuelako egoera bideratzen saiatzeko Nazioarteko Kontaktu Taldea

Montevideon batu dira Latinoamerika eta Europako hainbat estatutako rodezkariak Venezuelako egoerari konponbide bat bilatzen saiatzeko helburuarekin. Guztiek baztertu dute kanpo eskuhartze baten aukera, baina onartu dute euren helburua Venezuelan presidentetzarako hauteskundeak aurreratzea dela.

Guaidó Venezuelako behin-behineko presidente gisa aitortu dute Europako hainbat estatuk

Mehatxua bete, eta Juan Guaidó Venezuelako presidente gisa aitortu dute gaur Europako Batasuneko hainbat estatuk. Atzo amaitzen zen Batasunak Nicolas Madurori presidentetzarako hauteskundeak deitzeko ezarritako zortzi eguneko ultimatuma, eta Venezuelako presidenteak halakorik ez duela egin ikusita, Juan Guaidó Venezuelako presidente gisa aitortzen dutela adierazi dute Europako Batasuneko hainbat estatuk. Hori bai, ez da Batasunaren adierazpen bateraturik izan.

Juan Guaidó Venezuelako presidente gisa aitortu du Europarlamentuak

Juan Guaidó Venezuelako oposizioko burua lurraldeko presidente gisa aitortu du Europako Parlamentuak. “Behin behineko presidente legitimo” gisa aitortu du zehazki politikari Venezuelarra Bruselak. Madurori presidente berri bat aukeratzeko hauteskundeak deitzeko eskatu zion Europak, eta hark ez duela horretarako asmorik ikusi ondoren eman du pausu hau Europarlamentuak.
hamaika telebista

Image